PAISAIA-harpidetzaWebgunearen atal honetan PAISAIAk argitaratutako berrietara harpidetu ahal izango zara. Horrela, zure e-postan jasoko dituzu berriak guk argitaratu ahala, webgunea begiratzeko beharrik gabe. Klik bakarrarekin eten ahal izango duzu harpidetza ere hemendik bertatik. PAISAIAk argitaratutako berriak zer nolako gairi buruzkoak izango diren, non hedatuko diren eta nolako maiztasunarekin kontsulta dezakezu.

Harpidetzak bi aukera izango ditu: berri guztietara harpidetu ahal izango zara horrela nahi baduzu, baina proiektu zehatzei buruzko berriak soilik jasotzeko aukera egin ahal izango duzu ere.

PAISAIAk ez dizkio harpidetzako prozesuan bildutako datu pertsonalak beste inori eman edo salduko, eta datu horiek berrietako harpidetza kudeatzeko erabiliko ditu soilik. Harpidetza etenez gero, zure datu pertsonal guztiak ezabatuko dira gure datu-basetik. Gai honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, irakur ezazu PAISAIAren pribatutasun politika.

PAISAIAk berri bat argitaratzen duen bakoitzean e-posta bat jasotzeko klik bakarrean harpidetu nahi bazara, zoaz harpidetza sinplera.

PAISAIAren proiektu zehatz bat edo batzuei buruzko berri bat argitaratzen den bakoitzean e-posta bat jasotzeko harpidetu nahi bazara, zoaz harpidetza aurreratura.

PAISAIAharpidetza1. Harpidetza sinplea

Zer jasoko duzu zure e-postan? PAISAIAk berri bat argitaratzen duen bakoitzean, berri horren izenburua, eta berri osoa irakurtzeko esteka jasoko dituzu. Hizkuntza guztietako berriak jasoko dituzu; hau da, berri bat euskaraz eta gaztelaniaz argitaratzen dugunean, bien izenburuak eta estekak jasoko dituzu. Berrietan aplikatuko dugun hizkuntzaren erabilerari buruzko oharra irakur ezazu berrien hizkuntza aukeratzeko orduan argibide gehiago izateko. Berriren bat argitaratzen dugun egunetan bakarrik jasoko duzu e-posta.

Zer datu eman behar dituzu? Zure posta elektronikoaren helbidea soilik

Nola harpidetu? Azpiko laukitxoan zure e-postaren helbidea idatzi eta “harpidetu” dioen tokian sakatu. Horren jarraian, zure e-postan harpidetza berresteko mezu bat jasoko duzu eta bertan dagoen estekan klik egindakoan harpidetuta egongo zara. Zure e-postan harpidetza berresteko mezua ikusten ez baduzu, begiratu baztertutako mezuen karpetan (spam), mesedez.

 


 

 

Nola eten dezakezu harpidetza? Goiko laukitxoan berriro ere zure e-posta idatzi eta “harpidetza eten” dioen tokian sakatu. Ondoren, zure e-postan harpidetza baliogabetzeko mezua jasoko duzu eta bertako estekan klik egindakoan zure harpidetza etengo da eta zure datuak gure datu-basetik ezabatuko dira.

 

PAISAIA-harpidetza2. Harpidetza aurreratua

Zer jasoko duzu zure e-postan? PAISAIAk argitaratutako berrien artean, zuk aukeratutako gaiei buruzkoak bakarrik jasoko dituzu, eta zuk aukeratutako hizkuntzan. Berri osoa edo hasierako pasartea bakarrik jaso nahi duzun aukeratu ahal izango duzu, baita e-postaren formatua ere. Berriren bat argitaratzen dugun egunetan bakarrik jasoko duzu e-posta.

Zer datu eman behar dituzu? Erabiltzaile-izena eta zure posta elektronikoaren zuzenbidea. Pasahitz bat emango zaizu, zuk aldatu ahal izango duzuna.

Nola harpidetu? Webguneko orri honen azpian “izena eman / sartu” dioen tokian, “Erregistratu” aukeratu, eta azpiko laukitxoa markatu berrien e-postak jasotzeko. Horren jarraian, zure e-postan izen ematea berresteko mezu bat jasoko duzu. Hori egin eta gero, gure webgunera bueltatu eta “izena eman / sartu” dioen tokian “Hasi saioa” aukeratu eta erabiltzaile-izena eta pasahitza sartuta zure arbelera iritsiko zara. Bertan, ezkerreko menuan “Harpidetza” izeneko aukera ikusiko duzu. Hor aukeratu ahal izango duzu zein gairi buruzko berriak jaso nahi dituzun eta e-posten formatua. Kontuan izan gaien izenburuak euskaraz aukeratzen badituzu euskarazko berriak jasoko dituzula, eta gaztelaniazko izenburuak aukeratuta berriak gaztelaniaz jasoko dituzula. Gaiak aukeratzeko lagungarria izango zaizu PAISAIAren berriak nola sailkatuko ditugun kontsultatzea. Berrietan aplikatuko dugun hizkuntzaren erabilerari buruzko oharra irakur ezazu ere, berrien hizkuntza aukeratzeko orduan argibide gehiago izateko.

Nola eten dezakezu harpidetza? Gure webguneko orri honen azpian “Hasi saioa” aukeratuta, zure arbelera iristean ezkerreko menuan “Harpidetza” aukeratu, markatuta zenituen laukitxoei marka kendu, eta hortik aurrera ez duzu berrien inguruko e-postarik jasoko. Berrien harpidetza eteteaz gain, gure webgunean izen-ematea bertan behera utzi nahi baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin, mesedez, webgunearen administratzaileak eskuz egin dezan.