1. Webgune honen jabearen nortasuna

34/2002 Legea, uztailaren 11koa, informazio eta merkataritza elektronikoaren gizarteko zerbitzuei buruzkoa, betez, http://www.paisaia.com webgunearen jabea honako hau dela jakinarazten dizugu:

  • Izen soziala: Paisaia, gestión y ordenación del paisaje, S.L.
  • IFK zenb.: B20675757
  • Helbidea: Donostia Ibilbidea, 76. 20115 Astigarraga. Gipuzkoa.
  • Telefonoa: 943 335048
  • Faxa: 943 335048
  • Helbide elektronikoa: paisaia@paisaia.com

2. Web-orri hau erabiltzeko baldintza orokorrak

Web-orria erabiltzerakoan, atariak “Erabiltzaile” izaera esleituko dio sartu denari eta www.paisaia.com webgunean sartzerakoan argitaratuta dauden baldintza orokorrak berariaz eta zalantzarik gabe onartzen dituela ulertzen da. Beraz, Erabiltzaileak erabilera-baldintza orokor hauek irakurriko ditu webgunean sartzen den eta, hala badagokio, web-orri honen bidez eskainitako zerbitzuak erabiltzeko asmoa duen bakoitzean, baldintza horiek aldatu egin baitaitezke.

Zentzu horretan, “Erabiltzaile” gisa joko da, www.paisaia.com webgunera sartu, bertan nabigatu, webgunea bera erabili edo doako edo kostuzko zerbitzu eta jardueretan parte hartzen duen pertsona.

2.1. Xedea eta aplikazio-esparrua

Erabilera-baldintza orokor hauek, www.paisaia.com webgunerako sarrera, nabigazioa eta erabilera arautzen dute, bai eta bertako edukiak (testu, grafiko, marrazki, diseinu, kode, software, argazki, musika, bideo, soinu, datu-base, irudi, adierazpen, informazio, etab.) zein jabetza intelektual eta industrialari buruzko nazio-mailako eta nazioarteko legeek babestutako beste edozein sorkuntza erabiltzeak eragin ditzakeen ardurak ere.

Paisaia, gestión y ordenación del paisaje, S.L.-k (PAISAIA aurrerantzean) berariazko baldintzak ezartzeko eskubidea du eta berariazko zerbitzuak erabili edota kontratatzerakoan aplikatuko dira. Baldintza orokor hauek, azken finean, aplikazio osagarrikoak dira.

2.2. Webgunera sartu eta zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

www.paisaia.com webgunera sartzea, hasiera batean behintzat, librea eta doakoa da. Hala ere, zenbait zerbitzu eta edukirentzat aurrez zerbitzua edo produktua kontratatu beharko da. Kasu horietan, horretarako PAISAIAk berariaz sortutako baldintza zehatzak aplikatuko dira eta kontratatu aurretik eskuragai jarriko ditu.

Webgune honetan dauden zerbitzuak erabili nahi dituzten adin txikikoek, aurrez, beren guraso, tutore edo ordezkari legalen baimena izan behar dute eta horiek izango dira beren ardurapean dauden adin txikikoek eginiko ekintza guztien arduradun bakar.

Uneoro, Erabiltzaileak web-orrian dauden zerbitzuen legezko erabilera egingo dute, honako baldintza orokorren, indarrean dagoen legediaren, moralaren eta ordena publikoaren arabera, bai eta, oro har, Interneten onartutako beste praktika batzuen arabera ere.

Erabiltzaileak izena emateko web-orri honetan dauden formularioen bidez emaniko informazio guztia legezkoa, erreala, zehatza, egiazkoa eta eguneratua dela bermatuko du. Erabiltzailearen ardura izango da emandako informazioan egon daitekeen edozein aldaketaren berri berehala ematea PAISAIAri.

Erabiltzaileak ez du honakoa egingo: birus, programa, makro edo edozein karaktere-sekuentzia sartzea web-orri honen sistema informatikoak kaltetu edo aldatzeko asmoz; beste erabiltzaile batzuk web-orrira sar daitezen eragoztea baliabideak masiboki kontsumituz; publizitate-helburua duten web-orriko datuak kaptatu; web-orri honetako zerbitzuen bidez, jabetza intelektuala, sekretu industrialak, hitzarmenezko konpromisoak eta hirugarren batzuen ohore, irudi eta intimitate pertsonalerako eskubidea kaltetu ditzaketen ekintzak burutu; bidegabeko leia eta zilegi ez den publizitatea egitea.

www.paisaia.com webgunean zerbitzu bat erabili edota kontratatzeko Erabiltzaileak bere burua erregistratu behar badu, Erabiltzailea bera izango da informazio hori egiazkoa eta legezkoa denaren arduradun. Erregistroaren ondorioz Erabiltzaileari pasahitz bat emango balitzaio, erabiltzaileak, zerbitzuak eskuratzeko behar duen pasahitz horren erabilera arduratsua egiteko eta sekretuan gordetzeko konpromisoa hartuko du. Beraz, Erabiltzaileak emango zaien edozein identifikatzaile edota pasahitzen zainketa eta konfidentzialtasun egokiaren arduradunak dira eta horren erabilera hirugarren batzuei ez uzteko konpromisoa hartuko dute, aldi baterako edo iraunkorki izan, bai eta zerbitzutik at dauden pertsonei zerbitzuak eskuratzen ez laguntzeko konpromisoa ere. Erabiltzailearen ardura izango da, pasahitza arduraz ez erabiltzeagatik edo galdu izangatik, legezkoa ez den hirugarren batek pasahitza erabiltzen badu zerbitzuen erabilera ez legezkoa egiteko. Pasahitza lapurtu edo galtzen bada edo erabiltzailearen pasahitzak baimenik gabe eskuratzen badira, Erabiltzailea izango da PAISAIAri berehala jakinarazteko arduraduna pasahitzak ezeztatzeko. PAISAIA ez da, inola ere, baimendu gabeko hirugarren batzuek eginikoen arduradun Erabiltzaileak aipatu jakinarazpena egiten ez duen bitartean.

3. Jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak

PAISAIA www.paisaia.com osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen jabea da, marka, merkataritza-izena edo zeinu bereizgarria barne. Bereziki, eta mugatzaile izan gabe, web-orriko diseinu grafiko, iturburu-kode, logo, testu, grafiko, ilustrazio, argazki, soinu eta gainerako eduki-elementuak egilearen eskubideez babestuta daude.

www.paisaia.com webgunera sartu edo bertan nabigatzeak ez du inola ere esan nahi PAISAIAk, bere jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei uko egiten dienik, Erabiltzaileari erabilera pertsonalerako ematen dizkionik edo edukien lizentzia osoa edo partziala ematen dionik.

www.paisaia.com webguneari Internet bidez borondatez emandako datu pertsonaltzat jotzen ez den informazio oro (edozein ohar, iradokizun, ideia, grafiko, etab. barne) soilik PAISAIAren jabetza izatera pasako da eta horren erabileraren eskubide mugagabeak izango ditu, egileari, zein beste edozein pertsonari, inolako saririk eman beharrik gabe.

4. Creative Commons izeneko baimena

Jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideen gaineko titulartasun horren ondorioz, PAISAIAk Erabiltzaileari Creative Commons izeneko baimena eskaintzen dio. Eskainitako baimen-mota, zehatz esateko, hauxe da: Aitortzea – Merkataritzakoa ez – Lan eratorririk gabe 4.0 Nazioartekoa. Baimenak bere barruan hartzen ditu webguneko lan jakin batzuk, eta, beraz, horiek guztiak lan baimendunak izango dira. Izatez, ondokoak dira lan baimendunak:

  • PAISAIAren proiektuetako dokumentazioa, beti ere dokumentazio hori www.paisaia.com webgunean gordeta badago eta webgune horretatik zuzenean jaisteko moduan badago.
  • www.paisaia.com webguneko “Berriak” atalean argitaratutako berriak.
  • www.paisaia.com webguneko “Elkarrekintzarako gunea” ataleko edukiak.
  • PAISAIAren webguneko “Agenda” atalen argitaratutako ekimenak.

Baimen hori baliatuta, Erabiltzaileak lan horiek kopiatu, banatu eta jendaurrean komunikatu ahal izango ditu, honako baldintza hauek betez gero:

  • Aitortzea – Erabiltzaileak, lan baimendunekin xedatze-egintzak burutzen dituenean, aitortu behar du, beren-beregi eta begi-bistan jarrita, PAISAIA dela lan baimendunon egilea, lizentziaren esteka eman behar du, eta aldaketarik egin ote den azaldu. Hori guztia zentzuzkoa den edozein modutan egin dezake Erabiltzaileak, baina ezingo du aditzera eman baimendunaren babesa duenik edo hark obraren erabilera hori babestu duenik.
  • Merkataritzakoa ez – Lan baimendunak kopiatu, banatu eta jendearen esku jarri ahal izango dira, haien erabilera merkataritzakoa ez den bitartean. Ondorenez, lan baimendunak erabiltzeagatik ezin da, ez zuzenean ez zeharka, merkataritzako onurarik lortu, ezta diruzko kontraprestaziorik ere, halakoen izaera edozein dela.
  • Lan eratorririk gabe — Erabiltzaileak lan baimenduna beste batzuekin nahastu, eraldatu edo lan eratorririk sortzen badu hartatik abiatuta, eraldatutako materiala ezingo du banatu.

Aurreko lerrokadetan ezarritakoa, izatez, lege-baimenaren laburpen sintetikoa da; lege-baimenaren testu osoa lortzeko, jarraitu ondoko esteka: http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/4.0/deed.eu

5. Merkataritzako erabilera

Baimenak ez du bere barruan hartzen www.paisaia.com webguneko edukiak merkataritzako helburuekin erabiltzea. Eduki horiek merkataritzako helburuetarako erabiltzea baimenduta egon dadin, aurretiaz hitzarmen egokia sinatu behar da PAISAIArekin.

6. Erantzukizunen eta bermeen erregimena

PAISAIAk ez du www.paisaia.com webgunean dauden zerbitzuen edo informazioaren zilegitasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna edo doitasuna bermatzen, eta beraz, ez du inongo ardura zuzen edo zeharkakorik izango Erabiltzaileak webguneak iruzur egin diola pentsatuta sor diezazkiokeen edozein eratako kalte eta galeretan.

PAISAIAk jakinarazten du, bere aukeren eta teknologiaren egoeraren arabera, webguneak egoki funtzionatzeko eta birusak eta elementu kaltegarriak desagerrarazteko aukera eskaintzen duten neurri tekniko eta antolatzaileak hartu dituela; hala ere, ez du honako hauen ardura hartzen: a) www.paisaia.com webgunean jasotako eduki eta zerbitzuen jarraitutasuna eta erabilgarritasuna; (b) akatsik ez egotea aipaturiko edukietan eta gerta litekeen edozein oker zuzentzea; (c) www.paisaia.com webgunean birusik edota bestelako elementu kaltegarririk ez egotea; (d) hartu diren segurtasun-neurriak menderaezinak izatea; (e) www.paisaia.com webguneko segurtasun-sistemak hausten dituen pertsonak eragindako kalte eta galerak.

Erabiltzailea izango da hirugarren pertsonen aurrean www.paisaia.com webgunera pertsonalki edo bere izenean bidalitako edozein mezuren arduradun bakarra, bai eta web-orri honetan dauden eduki eta zerbitzuak legez kontra erabiltzearen arduraduna ere.

PAISAIAk mantentze-, konpontze-, eguneratze- edo hobetze-lanak direla eta, www.paisaia.com webgunerako sarbidea denbora batez eta abisurik gabe bertan behera uzteko eskubidea gordetzen du. Baldintzek hala egiteko aukera ematen duten guztietan PAISAIAk, aldez aurretik, zerbitzuak etengo diren dataren berri emango duen abisua argitaratuko du bere web-orrian.

www.paisaia.com webgunean egon daitezkeen beste web-orri batzuetarako estekek beste webgune batzuetara eraman zaitzakete; PAISAIAk ez du gune horien gaineko ardurarik hartzen, horien gaineko kontrolik ez baitu; azken batean, helburua Erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuen berri ematea baita, eta hortaz, Erabiltzailea bere ardurapean sartuko da horietara eta horietan arautzen diren erabilera-baldintzetan.

PAISAIAk ez du Erabiltzaileek bere webgunean dauden eduki eta zerbitzuen gainean egin dezaketen erabilera bere gain hartzen. Beraz, ez du bermatzen Erabiltzaileek egin dezaketen aipatu edukien eta zerbitzuen erabilera baldintza orokor hauen araberakoa izango denik, ez eta era arduratsuan egingo dutenik ere.

7. Iraupena eta aldaketa

PAISAIAk sarbiderako baldintza orokor hauek, osoki edo partzialki, aldatzeko eskubidea gordetzen du, aldaketak webgune honetan bertan argitaratuz. Halaber, beharrezkotzat dituen aldaketak egin ahal izango ditu aurrez jakinarazi gabe, eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehituz, eta baita aurkezteko era edo kokalekuaren forma bera ere. Hortaz, indarrean dauden baldintza orokortzat, Erabiltzailea www.paisaia.com webgunera sartzerakoan argitaratuta daudenak hartuko dira, eta horren ondorioz, Erabiltzaileak aipatutako erabilpen-baldintzak aldizka irakurri beharko ditu.

Baldintza berezietan xedatutakoa kontuan hartu gabe, PAISAIAk web-orriko edukietarako sarbidea bukatutzat hartu, bertan behera utzi edo eten dezake, edozein momentutan eta aurrez jakinarazi gabe, eta Erabiltzaileak ezin eskatuko du inolako kalte-ordainik.

8. Pribatutasun politika

Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (DBLO) betez, www.paisaia.com web-orriaren bidez emango dizkiguzun datuak konfidentzialki erabiliko direla eta PAISAIAren jabegoko fitxategi automatizatu batean gordeko direla jakinarazten dizugu; PAISAIAren helbidea Donostia Ibilbidea 76, 20115, Astigarraga, Gipuzkoa, da eta Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.agpd.es) behar bezala du izena emana.

Zure datu pertsonalak, datu pertsonalak jasotzeko formulario elektronikoa aurkitzen den orrietan azaldutako helburuekin erabiliko dira. Halaber, zure eskaerari erantzuteko eta gure jarduerarekin loturik zure intereserako izan daitekeen informazioa bidaltzeko gorde ahal izango dira (bide arruntez edo elektronikoz), kontrakoa esaten diguzun arte.

Halaber, DBLOari jarraiki, zure datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta aurkatzeko eskubideak erabil ditzakezula jakinarazten dizugu; horretarako gutun ziurtatua edo jaso dela egiaztatuko duen baliokidea bidali behar duzu, NANaren fotokopia barne, ondorengo helbidera: Donostia Ibilbidea 76. P.K. 20115 Astigarraga, Gipuzkoa.

Erregistro elektronikoa gauzatzeko edozein formulariotan bete beharreko eremuak beteko ez balira, baliteke PAISAIAk ezin izatea zure eskaera artatu.

PAISAIAk ez ditu bere Bezero/Erabiltzaileen informazioa edo datu pertsonalak saldu, utzi, alokatu edo hirugarren pertsona baten eskutan jartzen.

Aurreko paragrafoan adierazitakoa betetzeko, jakinarazten dizugu PAISAIAk bere sistemetan cookie-ak dituela jarrita. Cookie-ak nabigatzaileak zure ordenagailuko disko gogorrean gordetzen dituen testu-fitxategi txikiak dira. Gure web-orrian nabigatzerakoan, gure zerbitzariak cookie-a antzeman dezake eta zure azken bisitari buruzko informazioa eman diezaguke.

Nabigatzaile gehienek cookie-ak erabiltzea automatikoki onartzen dute, baina nabigatzailea ordenagailuaren pantailaren bidez cookie-ak jasotzen ari zarela abisatzeko konfigura dezakezu, zure disko gogorrerako sarrera eragotziz.

Erabiltzaileak bermatzen du PAISAIAri eskainitako Datu Pertsonalak egiazkoak direla eta berak du horietan izan litekeen edozein aldaketaren berri emateko ardura. Erabiltzailea izango da PAISAIAri edo edonolako hirugarren bati formularioan datu faltsu, zehaztugabe, guztiz bete edo berritu gabekoak betetzeagatik sorrarazitako zuzeneko zein zeharkako edozein kalteren arduradun bakarra. Erabiltzaileak ezin gehituko ditu hirugarren baten datu pertsonalak, baldin eta honek bere oniritzia pribatutasun-politika hau ezagututa eman ez badu; datuak gehitze horren erantzule bakarra erabiltzailea izango da.

PAISAIAk eskainitako zenbait zerbitzuk datu pertsonalak babesteko aurreikuspen zehatzak dituzten baldintza bereziak izan ditzakete; hortaz, kasu bakoitzean aipatutako baldintza bereziak aplikatuko dira. Baldintza bereziek arautzen ez dituzten kasu guztietan, pribatutasun-politika honetan jasotako baldintza orokorrak aplikatuko dira. 18 urtetik beherako haur eta gazteei jakinarazten diegu, PAISAIAren webgunean datu pertsonalak emateko, beren guraso edo tutoreen baimena behar dutela.

PAISAIAk beharrezko neurriak hartu ditu datu pertsonalen aldaketa, galera, edo baimendu gabeko erabilerarik zein sarrerarik gerta ez dadin, une oro teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta dituzten arriskuak kontuan hartuz. Hala ere, Erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla guztiz menderaezinak.

PAISAIAk bere irizpideen arabera, edo legegintzan, jurisprudentzian edo enpresaren praktikan aldaketa egon delako, bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea gordetzen du. PAISAIAk aldaketaren bat egingo balu, testu berria webgune honetan bertan argitaratuko litzateke, eta Erabiltzaileak bertan izango du PAISAIAren egungo pribatutasun-politikaren berri jasotzeko aukera. Hala ere, erabiltzaileekiko harremana, webgunera sartzerakoan bertan aurreikusten diren arauen araberakoa izango da.

Webgunean dauden formularioak betetzearekin batera, Erabiltzaileak onartu egiten du bere datu pertsonalak, aipatutako jardueretarako, PAISAIAren fitxategi automatizatuan gordetzeko baimena ematen duela.

www.paisaia.com webgunera sartzeak pribatutasun politika onartzea dakar berekin.

www.paisaia.com-en sartzeak cookieak erabiltzea ekar dezake (bisitatutako orrialdeen hobespenei eta/edo erregistroei buruz ordenagailuan sortzen diren artxiboak). Cookiek biltegiratutako informazioak zu identifikatzeko eta zure hobespen pertsonalak nahiz bestelako informazio teknikoak gordetzeko aukera emango du. Nolanahi ere, cookieak jaso nahi ez badituzu edo cookieak zure ordenagailuan biltegiratu aurretik jakinaraztea nahi baduzu, nabigatzailea horretarako konfigura dezakezu.

Erabiltzen ditugun cookien zerrenda:

CookieTypeDurationDescription

10. Legedi aplikagarria eta jurisdikzio-eskumena

PAISAIAren eta Erabiltzailearen artean sortutako harremanak legedi aplikagarriari eta jurisdikzio eskudunari buruz indarrean dagoen araudian xedatzen denaren araberakoak izango dira. Hala ere, araudiak aldeei foru baten mendean jartzeko aukera ematen dien kasuetarako, PAISAIAk eta Erabiltzaileak, egokituko litzaiekeen beste edozein foruri berariaz uko egin eta Donostiako Epaitegi eta Auzitegietara jo beharko dute.