PAISAIAren balioak aurkeztuko dizkizugu jarraian. PAISAIAk enpresa eraginkorra izan nahi du, jasangarria eta berau osatzen dutenekin eta gizartearekin konprometitua. Gure jarduna errespetuak, zintzotasunak eta profesionaltasunak gidatua dago, eta indarrean dagoen legedia betetzen dugu.

PAISAIAren-balioakPertsonak enpresaren aktibo nagusia direnez, laneko giroa estimulatzailea eta atsegina izan dadin ahalegintzen gara. Bestetik, lana norberaren bizitzaren beste arloekin bateragarri egiteko malgutasuna aplikatzen dugu laneko ordutegiei dagokienean eta telelana errazten dugu.

Ingurumenarekiko arduraz jokatzen dugu ere, eta horregatik ingurumenari errespetua dioten produktuak erabiltzen ditugu, paperaren %100 berrerabiltzen dugu, baliabide naturalen erabilera arduratsua egiten dugu eta horiek aurrezteko irizpideak kontuan izaten ditugu enpresaren erosketetan, hondakinak bereizi eta birziklatzen ditugu, eta ahal dugun neurrian garraio publikoa erabiltzen dugu gure lanean.