PAISAIAren-aurkezpenaPAISAIAren aurkezpena egin nahi dugu atal honetan (ez nahastu Pasaiarekin, Gipuzkoako udalerria dena). Enpresa 1997an hasi zen lanean, paisaiaren plangintzaren arloan jarduteko asmoarekin, eta 1999an sozietate mugatu bilakatu zen. Ordutik hona bere zerbitzuak eskaini ditu hainbat arlotan, hala nola, paisaiaren plangintza eta ezagutza, biodibertsitatearen babesa, jasangarritasuna, ingurumenari buruzko informazio espaziala, landa-eremuaren garapena, edo partaidetza. Nahi baduzu, burutu ditugun proiektuak sakonean ezagutu ditzakezu.

Gure bezeroak administrazio publikoak dira gehienbat; Udalak, Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritza, eta horiei lotutako erakunde publikoak.