PAISAIAren-proiektuakWebgunearen atal honetan PAISAIAren proiektuak ezagutu ahal izango dituzu, arlotan banatuta. Eskuragarri badaude, proiektuari buruzko dokumentazioa (txostenak, kartografia edo bestelako materiala) eta argazkiak jaitsi ahal izango dituzu, proiektuari buruz argitaratu ditugun berriak ikusi, proiektuaren inguruan antolatutako ekimenak ikusi eta horietan izena eman (gehienetan partaidetza saioak dira), proiektuaren elkarrekintzarako gunera jo (zure iritzia emanez parte hartzeko gune birtuala), edo hemendik aurrera proiektu horri buruz argitaratzen ditugun berrietara harpidetu.

Zure interesekoa den proiekturen bati buruzko dokumentazioa oraindik eskuragarri ez badago, proiektu horren berrietara harpidetzea gomendatzen dizugu, bezeroen baimenak lortu ahala eskuragarri jarri nahi baititugu, eta berrien bidez ohartaraziko dugu dokumentazioa eskuragarri dagoela.

 

Paisaiaren babesa, kudeaketa eta antolamendua
Paisaiaren ezagutza eta ingurumen-informazioa
Bestelako partaidetza: Tokiko Agenda 21
Biodibertsitatea eta baliabide naturalak
Komunikazioa, sentiberatzea, prestakuntza eta hezkuntza