Alkizako Aginagako Bideari buruz dakizuna parteka ezazu

Aginagako-bidea

Alkizako Aginagako Bidean zehar. Egilea: Miren Askasibar

Aginagako Bidea Alkizan dagoen ibilbide bat da, baserri-paisaiak zeharkatzen dituena. PAISAIAk argitaratzen dituen berrien atalean azaldu dugu hasi berria dugula lan bat, ibilbide hori balioan jartzeari buruzkoa. Orain arte ibilbide honi buruz argitaratu ditugun berriak esteka honetan irakur ditzakezu.

Aginagako Bideari buruzko informazioa baduzu (ibilbidean zehar dagoen ondare natural eta kulturalari buruzkoa, ibilbideak zeharkatzen dituen parajeen historia, bertatik ikusten diren tokiei buruzkoa, bertako karobien erabilerari buruzkoa, Bi Pagotan ospatutako batzar edo bestelakoei buruzkoa eta abar), parteka ezazu hemen gurekin, eta horrela proiektua aberasten lagunduko duzu. PAISAIAk bere lanetan beti adierazten du proiektuan parte hartu duten pertsonen zerrenda, eta zure partaidetza ere aitortua izango da.