Hemen aurkituko duzu hainbat informazio PAISAIAren webguneari buruz. Webgune hau gure proiektuak kudeatzeko ardatz bilakatu nahi dugu. PAISAIAren proiektuetako askok partaidetzako prozesuak barne dituzte; batzuk mugatuak, eta beste batzuk zabalagoak.

PAISAIAren-webguneari-buruzWebgunea bereziki baliagarria izango da pertsona askoren partaidetzarekin burututako proiektuak garatzeko. Webgunetik abiatuta sortuko dugu horrelako proiektuetarako parte-hartzaileen datu-basea, hemendik zabalduko dugu proiektuari lotutako informazioa eta dokumentazioa, baita partaidetza saioen deialdiak eta bestelako mezuak ere.

Webgunea gure bezeroen beharrei egokituko den tresna dinamikoa izango da. Horregatik, eduki finkoak izango dituzten atalei beste batzuk gehitu ahal izango zaizkie. Era horretan, proiektu bakoitzak beharrezkoak dituen baliabideak antolatuko dira. Webgunetik kudeatu ahal izango ditugun baliabideak askotarikoak izango dira, hala nola, jardunaldi eta bileren antolketa eta izen-ematea, eztabaida foroak, wikiak eta blogak, inkestak eta galdetegiak, zozketak, edo buletinak.